Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 enero 2009

Costa Urola

19.11.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Euskararen Aholku Batzordeak Merkatari Elkarteak, Rural Kutxak eta Udalak azken aldian euskararekiko erakutsi duten sentsibilitate falta salatu du gutun baten bidez. Ohar horretan adierazten dutenez, «Zumaian jende eta talde asko ari gara euskaraz eta euskararen alde lanean, eta herri euskaldun batean bizitzeko zortea dugu. Hala ere, noizean behin atsekabeak ere egokitzen zaizkigu, eta horixe sentitu dugu Merkatarien Elkartearen gutunaren berri izan dugunean».
Batzordekoek gogoratzen duten bezala, bezeroak fidelizatzeko eta herriko merkataritza indartzeko kanpainaren baitan, herritar ugarik eskatu dute txartela, «eta askoren harridura edo amorrua Rural Kutxak bidalitako gutuna gaztelaniaz bakarrik jaso dutenean! Berriz ere euskara gutxietsita eta euskaldunon eskubideak zapalduta. Badakigu karteletan eta beste gauza batzuetan merkatariek zaindu dutela hizkuntzen erabilera, baina aurrerantzean kontzientzia eta ardura gehiagorekin jokatzea eskatzen diegu». Batzordekideen esanetan, «Rural Kutxak berak ere kontuan hartu beharko luke nori zuzendutako jakinarazpenak diren, eta euskara erabili».
Aholku Batzordekoen kritikak Udalera ere luzatzen dira. «Gutunarekin batera, atsekabez jaso dugu Zumaiako postontzi guztietara banatu den Udal Gida ere, min ematen duelako azalean bertan euskara bigarren mailan ikusteak, gaztelania lehenetsita (Guía Municipal). Zumaian banatu beharreko argitalpena izan arren, iragarki asko gaztelania hutsean daude, eta helbide batzuk ere bai. Horretan zerikusia handia izango zuen gida lantzen aritu den enpresaren jokabideak, baina badute erantzukizuna hari lana agindu edo eskatu dioten arduradunek ere. Horregatik, Udalari eskatzen diogu euskara erabiltzeko irizpideak zorrotz bete ditzala, eta lanak enpresa batek egiten dituenean ere bereziki zaindu dezala hizkuntzen gaia».
Amaitzeko, aurrerantzean publizitatea egiteko orduan euskarazko mezuak jartzera gonbida-tzen ditu herriko merkatariak eta enpresak. «Inork premia izango balu, gainera, hor dago Euskara Zerbitzua laguntzeko prest. Ea guztiok elkarlanean aritu eta euskaraz gozatzeko aukera dugun».
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS