Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 enero 2009

Costa Urola

19.11.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
DV. Lagun Onak txirrindulari elkartekoek Pastorkuan egin zuten pasa den larunbatean denboraldi amaierako afaria. Bertan taldeko txirrindulariek, zuzendaritzako kideek eta arduradun teknikoek hartu zuten parte. Izan zuten bai aukera urteko karreretako gora beheretaz eta nola ez, garaipenez hitz egiteko.
Urtea baloratzeko momentuan lorpen ugari jaso dituzte Lagun Onakeko bi taldeen partetik.
Junior mailan, Lan Mobel taldeko txirrindulariek 37 probatan hartu dute parte eta kadeteetan, G-Corrugadosekoek, 22an.
Guztira, 17 aldiz lortu dute podiumera igotzea eta horietatik garrantzitsua izan da talde lana. Horrela, taldeka, 12 garaipen lortu dituzte. Emaitzak gustura geratzeko modukoak izan direla diote, «nahiz eta karrera batzutan, askotan txirrindulari probetan ohi bezala, garaipenak eskuetatik ihes egin».
Datorren denboraldira begira, taldeak mantentzeko asmoa azaldu dute eta maila onarekin ibiltzeko itxaropenarekin gainera. Bi txirrindularik egingo dute salto, mailaz pasatuz, datorren urterako: bata, Agirre, Debabarrenak korrituko du eta bestea, Mendia, Urnietara baitoa.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS