Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 enero 2009

Costa Urola

19.11.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Patxi Azpirotz gaur arratsaldean Sutegin
Patxi Azpirotz bere ibilaldi bildumaren aurkezpen egunean
DV. Noaua! Kultur Elkarteak antolatu duen Kuluraldiaren barruan, Patxi Azpiroz usurbildarrak Gipuzkoan zehar liburu bildumaren aurkezpenea egingo du gaur arratsaldeko 19:00etan Sutegi eraikineko auditorioan. 161 ibilaldi lau edo nahiko lauak jasotzen dituen bilduma hau duela aste batzuk aurkeztu zuten Koldo Mitxelenan eta dagoenezko salgai dira herriko liburudendatan eta Noaua! elkartean, baina herritarrek ibilbide hauen nondik norakoak entzuteko aukera ezin hobea izango dute gaur.
Mendizale amorratua, aldapa malkartsuetan ibilia da Patxi urte luzez, baina oraingo honetaz ia aldaparik gabeko ibilbideak argitaratu nahi izan ditu. Mendian izandako istripu zahar baten ondoren, ez zuen mendia alde batera utzi eta mokorra gastatu zitzaion. Beste aukerarik ezean protesia ipini behar izan zuen, «eta osatzeko ibili egin behar nuela esan zidan sendagileak».
Usurbilgo bide bazterretan hasi zen lehendabizi 2 makulurekin, Orio, Zarautz eta Zumaiako pasealekuak zeharkatzeari ekin zion ondoren eta azkenean ibili beharrak eta ibiltzea gustuko izateak Gipuzkoa osoan barrena hiri eta herri nagusietan barrena ibilaldiak egitera bultzatu zuen 2 makulurekin lehendabizi, batekin ondoren eta makulurik gabe azkenean. Plazaola, Urola, Vasco-Navarra eta meategietako trenbide ohietan, zeharkaldiak; urtegietan buelta ederrak; hondartza garrantzitsuenetan, ibilaldi lasaigarriak; ubideetan, paseo liluragarriak; pistetan, txango ikusgarriak; museo eta ikuskizunetan, behaketak... Gipuzkoako herri guztietan, gutxienez, paseotxo bat egin arte.
Ibilaldiak ibilaldi, txangoak txango, Gipuzkoa hobeto ezagutu ondoren, egindako 161 irteeren bilduma da Patxi Azpirotzen liburu hau. Ez ditu egindako ibilaldi guztiak bilduma honetan jaso, gehiago egin baititu, baina lauak ez direlako edo egoki ikusi ez eta ez ditu liburu hauetan jaso.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS