Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 7 enero 2009

Costa Urola

USURBIL

Eibarko Haritza liderra mendean hartu zuten larunbatean Oiardo kiroldegian
19.11.08 -

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Sailkapeneko lehen postuan da senior mailako eskubaloi taldea
Jubenil mailako taldeak ere garaipena lortu zuen Oiardon
DV. Usurbil Kirol Elkarteko mutilen eskubaloi taldeak izan dira pasa berria den asteburuan emaitzarik onenak lortu dituztenak. Bi garaipen eta berdinketa bat izan da balantzea. Nesken bi taldeek, berriz, galdu egin zituzten euren neurketak.
1. territorial mailako taldeak gorantza jarraitzen du. Duda-mudako hasieraren ostean azken 3 jardunaldietan garaipena lortu dute eta sailkapenaren buruan kokatu dira.
Larunbatean hitzordu garrantzitsua zuten Oiardo kiroldegian. Eibarko Haritza liderra izan zuten aurkaria eta aurreko jardunaldian bezala, liderrak amore eman behar izan zuen usurbildarren nagusitasunaren aurrean. 33 eta 28 irabazi zuen etxeko taldeak.
Lehen zatia parekatua izan zen. Eibartarrak 2 goleko abantailarekin jarri ziren, baina ondorengo minutuetan markagailuan aurretik jarri eta aldentzea ez zuten lortu bi taldeek. Honenbestez, 14nako berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira.
2. zatia ere ildo beretik hasi zen, baina pixkanaka pixkanaka herriko taldea nagusitzen joan zen. Golez gol 6 goleko abantailarekin jarri ziren markagailuan eta hortik aurrera eibartarrek ezin izan zuten ezer egin. Norgehiagoka amaierara 5 goleko abantailarekin iritsi zen etxeko taldea.
Garaipen honen ostean sailkapenaren buruan dira beste 3 talderekin berdinduta. Guztiek 10 puntu dituzte, nahiz eta larunbatean Oiardon galdu zuen Eibarko Haritzak partidu bat gutxiago duen.
Jubenil mailako mutilen taldeak ere garaipena lortu zuen larunbatean Oiardon. 28 eta 23 irabazi zuten Andoaingo Leizaran taldearen aurka eta sailkapeneko 3. postuan jarraitzen dute Arrasaterekin berdinduta. Bi taldeek 10na puntu dituzte.
Kadete mailako mutilen taldeak, berriz, lidertzari eusten dio. Sailkapenean lehen bi postuetan berdinduta zeuden taldeak izan ziren aurrez aurre Andoaingo Allurralde kiroldegian eta puntu banaketa izan zen bertan, 23-23 amaitu baitzen neurketa. Honela bada, bi taldeak berdinduta daude lehen 2 postuetan, baina usurbildarrek Oiardon garaipena lortu zutenez buruan mantzen dira.
Nesken taldeek ezin izan zuten ezer positiborik lortu igande goizean Zarauzko kiroldegian. Jubenil mailako taldea ezustea eman nahian kantxaratu zen, baina ezinezkoa izan zen. Bi taldeak jokatutako neurketa guztiak irabazita ziren, baina herriko taldeak denboraldi honetan lehen aldiz amore eman behar izan zuen. 26 eta 17 izan zen partidako azken emaitza eta orain 3. postuan kokatuta daude Kukullaga talde bizkaitarrarekin berdinduta. Hala ere, datorren larunbatean talde honen aurka jokatuko dute Oiardon.
Kadete mailako taldeaak ere norgehiagoka zaila zuen eta zarauztarrak nagusitasun osoa erakutsi zuten kantxan. 32 eta 12 galdu zuen Usurbil Kirol Elkarteak eta sailkapaneko azken postuan kokatuta jarraitzen dute herriko jokalari gazteek.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS