Saltar Menú de navegación
Hemeroteca |
RSS | ed. impresa | Regístrate | 10 julio 2009

Pasaia Errenteria

Cerrar Envía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

Nombre Email remitente
Para Email destinatario
Borrar    Enviar

Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

Nombre* Email*
* campo obligatorioBorrar    Enviar
Oiartzungo Udalak eta Euskaltzaindiak 'Juan Maria Lekuona hurbiletik (1927-2005)' liburua argitaratu dute
Liburuaren aurkezleak Udaletxeko Areto Nagusian eta liburuaren azala. /EGARRIZ
DV. Oiartzungo Udalak eta Euskaltzaindiak Juan Maria Lekuonaren omenez argitaratu duten Juan Maria Lekuona hurbiletik (1927-2005) liburua aurkezteko ekitaldia joan den azaroaren 14ean, Udaletxeko Areto Nagusian egin zen, aurkezleak Idurre Bera, Udaleko zinegotzia eta Kultura sailako arduraduna, Lourdes Otaegi, Euskaltzaindiko Literatura Batzordeko idazkaria eta edizioaren koordinatzailea eta Jean Haritschelar, Euskaltzaindiko Literatura Batzordeko burua, izan zirelarik.
Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005) liburuak xede garbia du: idazle, irakasle eta literatura ikerlearen bizitzaren, nortasunaren eta obraren alderdi jakinagarri zenbaiten hurbileko lekukotza jasotzea.
Helburu horrekin bildu dira zortzi idazleen luma trebeak eta nork bere ikuspegitik aurkeztu ditu idazle oiartzuarraren pertsonalitatearen alderdiak, gertutik harturiko argazki idatzien gisan eta afektuaren fokoen argitan ezarriak.
Hurbileko erretratu horiek edukiaren arabera antolatu dira liburuan, argitalpenean partaide diren bi erakundeen aintzin-solasen ostean.
Hala, lehen zatian nagusi dira egile oiartzuarraren alderdi biografikoak eta jendartekoak oroitzen dituzten lekukotzak, bigarrenean, aldiz, haren ikerketa eta sorkuntza literariari eskainiriko idatziak bildu dira, eta beste dokumentu interesgarri batzuk ere erantsi zaizkio bigarren atal honi.
Alea irekitzen du Xabier Lete poetaren lumak eta Juan Mari herrikideari eskainiriko Juan Mari Lekuona, maisu eta lagun testuan oroitzen ditu beren harremanaren zertzelada jakingarri zenbait. Ondotik datorren Gorka Aulestiaren Juan Mari Lekuona gogoan idazlanak, bizikizun pertsonalez gain, Lekuonaren lehen liburuaren sorrerarekin, Mindura gaur izenekoarekin erlazionaturiko Añorgako egunkari pertsonal argitaragabearen zenbait atalen iruzkinez hornitzen du bere idazlana.
Andu Lertxundiren Juan Mariren eskolan eta Pello Esnalen Juan Mari Lekuona, bertsozale eta bertsolaritzaren eragile idazlanek berriz, Joan Mariren izateko eraren eta une kritiko zenbaiten testigantza ematen dute, apaizgaitegian, irakaskintzan nahiz poesigintzaren eta bertsolaritzaren esparruan elkarrekin izandako bizikizunen harian taxutuak.
Liburuaren bigarren atala Lekuonaren ibilibide profesionala eta literarioari eskainia da. Hala, Jean Haritschelharrek Juan Mari Lekuona euskaltzain izenburua eman dion idatzian Euskaltzaindian eginiko lana hartu du mintzagai. Ana Toledo euskaltzain eta euskal literatura irakaslearen Euskal literaturaren aztertzailea lana, aldiz, Ahozko euskal literatura liburuaren egileak euskal letren esparruan eginiko ekarpenaren balorazio akademikoa egiten du.
Bestalde, Jon Kortazar irakasleak Lekuonaren obra poetikoaren alorrari ekiten dio Poeta da gaur mintzo zaizuena izenburudun idazlan kritikoan eta, horretarako, Lekuonaren poesiaren ikerlanei ekarpen berria egiten dio: Errota zaar maitea kantu ezagunaren egileak Derioko Ikastegian 1983an emandako hitzaldi baten, Ene mundu estetikoaz deritzanaren iruzkin kritikoa. Poetak berak bere poetikaz eginiko hausnarketa didaktikoa den hitzaldi hori lehen aldiz argitaratu da ale honetan eta liburuaren ekarpen azpimarragarrietako bat da.
Derioko hitzaldiarekin batean, argitalpen honetan hemerotekaren anonimotasunetik errekuperatu da Joxe Auxtin Arrietak Juan Mari Lekuonari Oiartzun aldizkariarentzat 1988an eginiko elkarrizketa luzea.
Literatura aditu oiartzuarrak une hartako euskal literaturaz zituen iritzien berri zabala irakur lezake irakurle interesatuak.
Horien osagarri dator Juan Mari Lekuonaren bibliografia bilduma eguneratuaren zerrenda, liburuaren antolaketaz eta egituraketaz arduratu den Lourdes Otaegi Literatura Ikerketa Batzordearen idazkariaren eskutik osatua.
Opina

* campos obligatorios
Listado de comentarios

Comparte esta noticia

¿Qué es esto?

Vocento
SarenetRSS